XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

17.2.- Eman dezagun orain, egutegitik hartua, hilabete hau: APIRILA.

Ikus dezakezunez egun bakoitzak baditu bi alderdi: alde batetik, eta aste-egun gisa, astelehena da, edo ostirala, edo abar.

Eta beste alde batetik, hilabete-egun gisa, zenbaki bat dagokio: 2,17,30,21, 15....

Esate baterako: Apirilaren 12-a (begira zazu egutegia) igandea da; eta Apirilaren 17-a zer den esan ezazu.

Horregatik mahain gaineko egutegietan (Arantzazukoa hauetako bat da, gure artean ezagunena) egun bakoitzari orri bat dagokio; eta orri horretan bai eguneko zenbakia, bai aste-eguna ageri dira.

Urteak beti HAMABI hilabete ditu:
URTARRILA
OTSAILA
MARTXOA
APIRILA
MAIATZA
EKAINA
UZTAILA
ABUZTUA
IRAILA
URRIA
HAZAROA
ABENDUA
.

APIRILA 26 IGANDEA APIRILA 17 OSTIRALA.